2017(e)ko maiatzaren 30(a), asteartea

UDABERRIKO ERAKUSKETA

Iritsi zaigu udaberria, eta honekin batera eguraldi ona eta irria. Zelaiak lorez beteta, zuhaitzak hostoz josita eta txori kantuek alaitzen dituzte gure belarriak.

Guk ere udaberria irudikatu nahi izan dugu gelan, lore eta txorien erakusketarekin.








2017(e)ko maiatzaren 23(a), asteartea

ZEIN EDERRA DEN NATURA!

Udaberriko eguraldi bikaina aprobetxatuz Etxarrira joan ginen. Ibilbidean zehar gure zentzuak martxan jarri genituen: txorien txorrotxioek gure belarriak goxatu zituzten, belar metek gure usaimena, zuhaitz eta zelaien berdetsuak ikusmena eta ibaiko urak gure ukimena.
Erreka bazterrean zapaburuak biltzen gustura aritu ginen eta batzuk gelara ekarri genituen "metamorfosia" nola egiten duten behatzeko.








2017(e)ko maiatzaren 11(a), osteguna

Naturaz gozatuz!



Udaberria oso garai ederra da guretzat, parke, zelai eta inguruko mendiak polit-politak jartzen dira eta garai honetan kanpora ateratzeko aukera izaten dugu eguraldi ona aprobetxatuz.

Pasa den astelehenean, Tren-txikin barrena, Otita parkera edo naturgunera abiatu ginen eguna pasatzeko asmoz. Bidea  ikusten genituen animaliak aztertuz eta txorien kantua entzunez egin genuen  bidea eta Otitara iristean Leitzaran errekak eskeintzen dizkigun altxorretaz gozatu ahal izan genuen.

Zapaburu edo txalburu batzuk ere hartu genituen gutxinaka nola hazten diren aztertzeko. Arrai hontzi baten jarri ditugu eta egunero janaria emateaz eta ura aldatzeaz arduratzen gara! Ikusi nahi badituzue pasa lehenengo mailatik!












2017(e)ko maiatzaren 9(a), asteartea

Kurtsoa jada joan zaigu...
Baina zeinen ongi ibili garen gu!



ATZERA KONTUA!!

Gain-gainean dugu osteguna!! Maiatzaren 11, Arritxulora joateko eguna!! 5 urteko geletako haurrak pozez zoratzen gaude lehen aldiz bi egunetako irteera egingo dugulako!!

Aspalditik ari gara geletan jarritako atzera kontuari egunero koskatxoa kentzen, eta aspalditik ari gara tartean behin ordenagailuan Arritxuloko argazkien bidez bertako txokoak ezagutzen ere: jangela, logelak, natur ingurunea…

Zer janari eraman, zer motxila, zer arropa… Ia erabakita ditugu horiek guztiak ere!! Bagoaz, bagoaz Arritxulora!!!