2017(e)ko urriaren 26(a), osteguna

DENBORAREN MAKINAK

Lehen Hezkuntza 1. mailako ikasleek “Denboraren makinak” asmatu ditugu taldean modu kooperatiboan .
Lana banatu eta guztien iritziak ematen eta entzuten  aritu gara. Ideiak ez dira falta izan eta sormena nabarmenki azaldu da emaitzetan.

Gure makinak denbora eta espazioan zehar bidaiatzeko dira. Makina koloretsuak, hegalariak, zurrunbilo eta tximista bezain azkarrak.

Prest gaude, Maddalen, Fermin, Urdintxo eta Poxekin batera han eta hemen bidaiatzeko.

 Bat, bi eta hiruuu…………..bagoaaaaazzzzzzzzzz!!!!!!!!!






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.