Azken haste hauetan Hiru txerrikumeak eta otsoa behin baino gehiagotan entzungo zenituzten etxean… Eta baita lastozko etxea, egurrezko etxea eta adreiluzko etxearen konturik ere. Bada, gai horrekin jira bueltan Ikastolatik atera eta gure herrian ditugun etxe ezberdinak ikustera joan ginen. Handiak, txikiak, ertainak, adreiluzkoak, harrizkoak… Bide batez, kale bueltaxka eginez, noski.
Ez zen, ordea, edozein kale buelta izan: gaian buru-belarri murgildu eta adi-adi joan ginen Andoaingo kaleetan barrena etxe mota desberdinak identifikatzen. Oso dibertigarria izan zen! Primerako paseotxoa!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.