2019(e)ko azaroaren 29(a), ostirala

HERRIA EZAGUTZEN

Lehengo astean eguraldi ona aprobetsatuz, kalera irten ginen herriko txoko ezberdinak ezagutzera.
Gainera, udazkeneko fruitu batzuk erosi genituen.


2019(e)ko azaroaren 25(a), astelehena

HH5 - PAREKIDETASUNA

Urdaburutarrak ipuinetik abiatuz, heziketa berdintzailea eta parekidetasun kontzeptua landu ditugu. Gai  honek aldi berean aukera eman digu familia mota desberdinei buruz hitz egiteko eta gustura aritu dira haurrak etxeko arduren banaketei buruz hitz egiten.  Hausnarketa sakonak egiteko aukera izan dugu gai hau oinarri bezala hartuz! Ondorio bezala, etxeko ardurak berdin-berdin banatu behar dira emakumezkoa nahiz gizonezkoak izan.
Kontuan izan behar dugu familia  lehen mailako erakunde gizarteratzailea dela  eta erabateko eragina daukala  seme-alaben heziketan. Hau honela,  haurrek garatuko dituzten balio, jokaera, rol, erantzukizun edo izaerek  paper garrantzitsua jokatuko dute. Beraz, argi dago familia  funtsezkoa  dela seme-alabek modu parekidean ahalmenak garatu ditzaten. Hortaz, banatu ditzagun etxeko ardurak denon artean eta indartu dezagun familia giroan edo beste esparruetan hezkidetzan oinarritutako hezkuntza. 


2019(e)ko azaroaren 20(a), asteazkena

Dinosauroen maketa eta igerilekua



Kaixo lagunok!!

LH 1. mailakoak gelditu gabe gabilza, dinosauroen izenak, zergatik  desagertu ziren , nolako tamaina zuten, ... ikasi dugu. Horrela, "Dinosauroen garaiko maketa" bat egin dugu eta gurasoak gonbidatu ditugu hau ikustera. Izugarri gustatu zaie, baita sumendia lehertu den momentua ere!Izugarria!!













Bestalde, igerilekuan ere egon  gara. Ederki ibili gara igerian ikasten, baita aldageletan gu bakarrik erropa jazten ere. Argazki gehiago webgunean dituzue ikusgai!



 



2019(e)ko azaroaren 15(a), ostirala

KURRINKA KURRIN KURRIN, ETXE BAT NAHI DUT EGIN!



KURRINKA KURRIN KURRIN, ETXE BAT NAHI DUT EGIN!

kurrin kurrin... gure txikiak txerritxo bihurtu dira egun batez.  Petit suisen potoak erabilita txerri muturrak egin ditugu. Otsoak ere bertaratu dira, a ze sustoa!  Gainera jolasten, abesten eta dantzan ere ibili gara denak  poz pozik. A ze festa egin dugun!





2019(e)ko azaroaren 8(a), ostirala

Isturitzaga dorretxea


Eguraldi iragarpena kaxkarra bazen ere aterkiak hartu eta astelehenen goizean LH2.mailakoak Karrika auzoraino joan ginen Isturitzaga dorretxea bertatik bertara ikusteko.

Erdia Aroan etsaiengandik babestu ahal izateko gazteluak, dorreak, harresiak... ohikoak zirela ikasi dugu Txanelan. Baina askok ez genekien, albotik hamaika aldiz pasatu arren,
gure herrian XV.mendean eraikitako dorretxea zutik daukagula oraindik.

Eskerrak euria hasi baino lehen taldeko argazkiak egiteko aukera izan genuela!