2010(e)ko urriaren 20(a), asteazkena

ETXEAK AZTERTZEN

4 urteko ikasleak herrian zehar ditugun etxe mota ezberdinak ikustera irten gara. Baserri formako etxe sendo eta ederrak ikusi ditugu eta baita solairu pila bat eta leiho pila bat dituzten etxe erraldoiak. Gelako batzuk baserri formako etxeetan bizi gara eta beste batzuk kaleko etxe handietan. Zenbat dakigun!




2010(e)ko urriaren 15(a), ostirala

FRANK ETA LOLA IKASTOLAN

Gaur “bixita” berezia izan dugu.Intzaren etxean bizi diren Frank eta Lolak gurekin pasa nahi zuten ostiraleko arratsaldea. Beraiekin berriketan ibili ondoren , txintxo-txintxo  egon dira gu lanean ari ginen bitartean.

Etor daitezela nahi dutenean berriro,  gustura ikusiko ditugu eta!







2010(e)ko irailaren 30(a), osteguna

EUSKADI-BRASIL

Kaixo lagunak!

Oporretatik bueltan berriro jarri gara lanean jo ta ke..baina oporretan ere ez gara Brasilera joan zitzaigun gure lagun Ingez ahaztu. Gauzak horrela, zer hobeto berari deitu eta gure oporren berri ematea baino!. Bejon deizula Inge!!MUAAAAAAAAA







2010(e)ko ekainaren 10(a), osteguna

Gora San Fermin!!

Kaixo!!

Zeinen ondo igaro dugun goiza Tasioren opari berriarekin. Honen lekuko izan nahi?Hona hemen ba bideoa!!.San Ferminetara, ongi pasatzera,festak eta zezenak guztiak ikustera...GORA SAN FERMIN!!!GORA!!!!!









LH 2- Denboraren makinarekin bidaiatzen…

Kaixo!!

Gutxi falta zaigu ikasturteari amaiera emateko baina hemen jarraitzen dugu ekin eta ekin lanean. Oraingoan gurasoei emanaldi luze bat eskeini genien, LH 1 eta LH 2.mailetan ikasitako guztia laburtzen zuena.



2010(e)ko ekainaren 3(a), osteguna

BREMENGO MUSIKARIAK

Kaixo lagunok!!

Oraingoan Bremengo musikarien antzezlana egin dugu jangelan. Izugarri pila gustatu zitzaien gure familiakoei antzerkia. Ikusi nahi al duzue?.Hona hemen ba bideoa!!

HH 3A



 HH 3B

v


 HH  3D

PIZZA EGIN ETA JATEN

Hau festa!! Pixkanaka pixkanaka “pizza” nola egiten den ikasi dugu. Ze xinple bainan ze goxoa zegoen! Prestatutako guztiak oso denbora gutxi irau zuen platerean, ti-ta batean desagertuz.

Hau errepikatu behar dugu berriz!!!