--
2010(e)ko azaroaren 22(a), astelehena
ANTTONI, ANTTONI, zure atean nago ni
Antton Anttoniren etxeko atea joz hasi zaigu gogoz. 4 urteko mutilak goxo-goxo gerturatu dira Anttonirengana, baina, ez dute behar bezain ondo egin eta "hor konpon" galanta jaso dute. Ikusi, ikusi!
2010(e)ko azaroaren 15(a), astelehena
ORBELA ETA HOSTOAK UDAZKENEAN
Udazkena dela eta, kalera atera gara hostoak eta orbela ikustera. Bueltatxo bat eman ondoren, hosto asko ikusi genituen zuhaitzetatik eroriak zeudenak kaleko bazter guztietan eta gelan orbela zer den ikasi ondoren, zapaltzen eta hostoak airean botatzen ibili ginen. Eguraldi ederra egiten zuen eta udazkeneko arratsalde bikaina pasa genuen hostoen artean!
2010(e)ko azaroaren 12(a), ostirala
AIZKOLARIAK
Hemen ikusten dituzue 4 urteko ikasleak aizkolari bihurturik. Begira zein ondo mozten dituzten zuhaitzak!!!
--
2010(e)ko azaroaren 11(a), osteguna
OSTADARRA
HH 4 urteko ikasleek sekulako artelana egin dute. Hurritz makilak bildu eta margotu egin dituzte ixipuak erabiliz. Kolorez jantzi dituzte eta ostadarraren itxura eman diote basoari. Ederra lana!
2010(e)ko azaroaren 4(a), osteguna
GURASOENTZAT KANTU ETA JOLASEN IKASTAROA
2010(e)ko urriaren 20(a), asteazkena
ETXEAK AZTERTZEN
4 urteko ikasleak herrian zehar ditugun etxe mota ezberdinak ikustera irten gara. Baserri formako etxe sendo eta ederrak ikusi ditugu eta baita solairu pila bat eta leiho pila bat dituzten etxe erraldoiak. Gelako batzuk baserri formako etxeetan bizi gara eta beste batzuk kaleko etxe handietan. Zenbat dakigun!
2010(e)ko urriaren 15(a), ostirala
FRANK ETA LOLA IKASTOLAN
Gaur “bixita” berezia izan dugu.Intzaren etxean bizi diren Frank eta Lolak gurekin pasa nahi zuten ostiraleko arratsaldea. Beraiekin berriketan ibili ondoren , txintxo-txintxo egon dira gu lanean ari ginen bitartean.
Etor daitezela nahi dutenean berriro, gustura ikusiko ditugu eta!
Etor daitezela nahi dutenean berriro, gustura ikusiko ditugu eta!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)