2014(e)ko maiatzaren 23(a), ostirala

HAU DA GURE PARKEA

"Gure Parkea" izeneko aldizkaritxo bat  ari gara osatzen gelan, eta orrialde batean egin beharreko ariketa hauxe da, gure parkearen marrazkia egitea. 
        Horrexegatik ostiralean parkera joan ginen!
                             Gu bai artistak!
 

 



















2014(e)ko maiatzaren 22(a), osteguna

UDABERRIKO ERAKUSKETA

Udaberria iritsi da eta honekin batera erakusketa antolatu dugu gelan gure familiakoek ikus dezaten. Lan ezberdin asko egin ditugu eta loreak eta txoriak ere ekarri ditugu gelara. Bai polita!






HERRIKO DENDAK IKUSTEN

Herrian zehar bueltatxo bat emanez bertan ditugun dendak ikusi ditugu. Baten batera sartu ere egin gara.




2014(e)ko maiatzaren 8(a), osteguna

Gure eskutxoekin artelanak egiten!










  

Naturarekin bat!


Kaixo denoi!

Udaberriarekin batera naturak eskeintzen dizkigun altxorrak aztertzen aritu gara gai honetan. Oporren aurretik Erramuta baserri ingurutik pasatzen den ibilaldi eder bat egin genuen, eta aste honetan berriz, tren txiki bidetik Leitzaranen barneratu gara. Landare, animali eta eraikin bitxiak bilatu ditugu, guk bai zortea inguru eder honetaz gozatzeko aukera izanda!