2015(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena

GURE BARATZA

Baratzeko hainbat barazki landatu ditugu gure baratzatxoa osatuz. Kalabaza, babarruna, garbantzua eta tomateak landatu ditugu.


Hemen duzue emaitza.




2015(e)ko apirilaren 27(a), astelehena

TXITAK PROTAGONISTA

Txio-txio-txioka… Ene! A zer zalaparta!
Oporren aurretik inkubagailua jarri genuen gelan eta arrautza batzuk sartu genituen bertan, berotan goxo-goxo. Oporretatik bueltan arrautzak kraskatzen hasi ziren mantso-mantso. 





Eta… 5 txita jaio zaizkigu! Hau poza! Primeran zaintzen ditugu: janaria eta ura ematen diegu, kaxa garbitzen diegu, belar pixka bat jarri… Errege-erreginen modura zaintzen ditugu.
Izenak ere erabaki ditugu: Trin, Patxi, Kloki, Txok eta Blako.




Gainera, bisita ugari jasotzen dituzte egunero. Beraz, bisitan etorri nahi baduzue etorri lasai, irribarretsu egingo dizuete ongietorria txitek.
Zeinen pozik dauden txitak gure gelan eta zeinen pozik gauden gu geu ere!



2015(e)ko apirilaren 15(a), asteazkena

GORA GUTENBERG! GORA MARCONI!

                                     Seigarren gaian komunikabideetan murgildu gara. 




Historian zehar komunikatzeko era ezberdinak egon direla ikusi dugu. Gutenberg eta Marconi nor izan ziren ere ikasi dugu. Haiek inprenta eta irratia asmatu zituzten, guk horiek asmatu ez, baina jogurfono dotoreak egin ditugu.


Bakoitzak geure telefonoa egiteko, bina yogurt-pote eta hari luze bat besterik ez dugu behar. Jogurt-poteak apaindu ondoren, azpialdean zulotxo bat egin diegu. Zulotxo horietatik haria sartu, korapiloa egin eta haria tirante jarri ondoren… txutxu-mutxuak kontatzera!

 

    


2015(e)ko martxoaren 27(a), ostirala


OLINPIADAK!


Aintzinako greziarrek utzi ziguten ondareari jarraituz, aste santuko oporren atarian olinpiada paregabeak antolatu ditugu! Eguraldiak ez digu gehiegi lagundu eta hori dela eta ikastola handiko frontoira jeitsi gara.

Aintzinako greziarrak zein azkarrak eta zer nolako kultura aberatsa zuten ikasi dugu; kondairak, jainkoak, eskultura, arkitektura, demokrazia eta guk oso gustoko ditugun kirol joko eta txapelketak ere.

Aurreko egunetan lan haundia egin dugu, kirol proba, talde eta arauak ezartzen baina merezi izan du, gaur primeran pasatu baitugu denok. Sari gisa, dominak eta guzti jaso ditugu!

GORA BAZKARDOKO OLINPIADAK!

Ondo ondo pasa oporrak eta buelta arte!








2015(e)ko martxoaren 24(a), asteartea

KORRIKA TXIKIAN TTIPI - TTAPA

UREPELETIK BILBORA ABIA DADIN KORRIKA

UREPELETIK BILBORA ABIA DADIN KORRIKA

EUSKARA DA KANPORA TA

DENOK KORRIKARAAAAAA!!!!!

Martxoaren 18an Korrika iritsi zen Bazkardora.Egun hau berezia egiteko asmoz, denok petoa soinean genuela, korrika egin genuen.

4 urteko ikasleek lekukoa hartu eta gustora egin zuten euskararen aldeko korrika saioa!

GU ERE EUSKAHALDUN!!




2015(e)ko martxoaren 10(a), asteartea

EGURALDIAREN MENPE




“Eguzki izpiak oh, oh, oh
       Egun osoan oh, oh, oh….”


Azkenean atera da eguzkia eta aukera paregabea izan dugu Txantxiku parkera joateko!!






2015(e)ko martxoaren 4(a), asteazkena

GORPUTZA

Ni horrelakoa naiz eta zer demontre! Guztiak ezberdinak gara eta... gora aniztasuna! A, eta badakigu haurrak ez datozela Paristik!