2016(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea

Gure inguruko parkeak marrazten!

Udaberriko eguraldi ederra aprobetxatuz aztertzen ari garen natura parkea irudikatzera joan ginen!
Norberak bere gustuko txokoa aurkitu, zentzumenen bidez naturagunean zeuden elementuen azterketa egiteko minutu batzuk hartu  eta ondoren parkearen marrazkia egin genuen.



2016(e)ko maiatzaren 4(a), asteazkena

2016(e)ko apirilaren 28(a), osteguna

BASERRIA

Baserria gaiarekin buru belarri gabiltzan honetan makina bat gauza egin ditugu. Baserrira joan ginen eta bertan animalia ugari ikusi genituen. Geletara etxeko animaliak ere ekarri ditugu. Azkenik, baratzeko barazkiak ekarri ditugu gelara eta hauek probatu, usaindu eta ukitu ditugu.


2016(e)ko apirilaren 5(a), asteartea

BARATZEKO BERRIAK

Negua joan da eta heldu da udaberria. Azken porru aleak bildu ditugu Bazkardoko gure baratzetik eta lehenengo ilar aleak ere bildu ditugu. Tipulinak eta baratxuriek ere itxura ederra dute.





BAZKARDOKO LIBURUTEGIA MARTXAN!

Kaixo!
Oporretatik bueltan albiste on batekin gatorkizue!
Geletan liburutegi txokoan ditugun liburuez gain,  liburutegi orokor bat osatzen hasi gara Bazkardon. Gustoko ditugun ipuinak daude bertan, gure irakasleak gelan goxo-goxo kontatu ahal izateko. IUPIIII!!!!


2016(e)ko martxoaren 18(a), ostirala

HH4 URTEKOEN ANTZERKI EMANALDIA

Kaixo lagunok!!

Aste honetan, HH4 urteko neska-mutikoek hainbeste entsaiatu eta landutako antzerki emanaldia egin dute familien aurrean. Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi. Hementxe dituzue ikusgai!

HH 4A (Lierni)


HH 4B (Udane)


HH 4D (Kontxi)


2016(e)ko martxoaren 17(a), osteguna

LH 1.mailakoak Igerilekuan

Aurten igerilekura joaten hasi gara. Aurreneko egunetan pixka bat kosta zaigu aldageletan arropak azkar-azkar aldatzea; baina piskanaka ari gara ikasten eta gero eta azkarrago eta txukunago gainera!
Haserako urduritasunak alde batera utzi eta ederki ari gara igerian ikasten.
Orain badakizue, oporrak eta gero jarraituko dugu ikastaroarekin.
Oso ondo pasa oporrak!