2010(e)ko otsailaren 26(a), ostirala

Edabe majikoa!!

Inauterietako gaiari bukaera emateko asmoz, 4 urtekoek esperientzia majikoa bizi izan dugu. Sorginen antzera “edabe xelebrea” prestatu dugu eta dantza bat egin ondoren,  banan banan probatzen hasi gara.. Zeinen goxoa dagoen!!

Gosarian edaten dugun “Cola-Cao”ri gogorarazi digu pixka bat, baina ez! Edaria erabat majikoa da.

Orain guk  ere majia egin dezakegula iruditzen zaigu……TZINGILI TZANGALA TZANKALON!!!

--





2010(e)ko otsailaren 12(a), ostirala

Jon Braun, indio txiki bat zen..

Kaixo lagunak!

Gaur 3 urteko gelara Jon Braun etorri zaigu bisitan , eta bere omenez gu ere indiarrez jantzi gara. Hemen ikusten duzue nola prestatu garen!!!!  Indio bat, indio bi, hiru indio txiki….!!!!!!





2010(e)ko otsailaren 10(a), asteazkena

Gortasunaren inguruko sentsibilizazioa

Elkarteko Iraide eta Rebeka gurekin izan dira  2 saiotan, Lehen Hezkuntza 1. eta 2. mailako geletan. Ezetz asmatu bietatik nor den gorra? Horixe galdetu ziguten.

"Eskuak eskuekin Txalopin txaloka..." ez baina,  bai dantzan. Hotsik atera gabe txalo bereziak egiten aritu ginen; baita gure izena eskuekin adierazten ere...Arretatsu begiratzen genuen Iraide eta Rebekaren aurpegi adierazkorra.

Berriz ere, guztiok ez garela berdinak somatu, ikusi eta ikasi dugu eta elkarrengana iristeko indarra geure baitan daukagula.











2010(e)ko urtarrilaren 18(a), astelehena

2 urtekoak Ikastolan

Kaixo lagunok !!

Zer moduz hasi dugu urtea?. Guk oso ondo hasi dugu! .Asko jan dugu Gabonetan eta indarrarekin hasi gara berriro ere ikastolan.Zenbat gauza egin eta zeinen ondo pasatzen dugun ikusi nahi al duzue?. Hona hemen ba bideoa:

[flashvideo filename=http://dl.dropbox.com/u/785471/HH2.flv /]

2010(e)ko urtarrilaren 12(a), asteartea

ELURRA MARA-MARA

Iguruak zuritu dira eta hau da gozatua hartu duguna Ikastolako ikasleok. Elur panpinak egin ditugu, eta nola ez, elur bolekin gerra ederrak egin ditugu. Eskuak hoztu arte aritu gara eta irakasleei ere ez diegu atsedenik eman. Erabat beldurtuta izan ditugu!

dsc09746.jpg

dsc09742.jpg

dsc09714.jpg

dsc09708.jpg

2009(e)ko abenduaren 22(a), asteartea

SAN TOMAS FERIA

Kaixo lagunok!!

Hemen gaude urteko azken txanpan.. Oraingoan San Tomas Feria ospatu dugu, baserritarrez jantzi eta Mari Domingiri eskutitza eman, txistorra goxo-goxoa jan eta Txerriaren zozketan partu hartu genuen.A ze egun polita igaro genuena!!

dsc09373.jpg

dsc09421.jpg

dsc09456.jpg

dsc09501.jpg

2009(e)ko abenduaren 18(a), ostirala

GABONETAKO JAKIAK PROBATZEN

HH 3 urteko gelakoak gabonetan ohikoak diren jakiak probatu ditugu. Kutixi bikainak ekarri ditugu eta ederki aritu gara jan eta jan. Jateko jaioak gara!


turroia2.jpg

turroia3.jpg