Ez dakizue 3 urteko haurrek nolako mazedonia goxoa prestatu duten! Horretarako hiru fruta mota desberdin erabili dituzte: sagarrak, mandarinak eta platanoak. Mazedonia mundialak prestatu eta jan dituzte!
2011(e)ko otsailaren 9(a), asteazkena
AZOKA IKUSTERA!
Kaixo lagunok:
Gai honetan janariak lantzen ari garenez azokara joan gara fruta eta barazki ezberdinak ezagutzera. Ez dakizue zein ondo pasa genuen eta zenbat ikasi genuen. Barazki eta fruten postu ezberdinak ikusi ditugu.
Gainera sagarra, platanoa eta mandarina erosi genituen eta hamaiketakoan jan genituen. Ummm....zein goxoak zeuden!

2011(e)ko urtarrilaren 28(a), ostirala
Bodegoiak marrazten
Kaixo lagunok!
Oraingo honetan, lan eta lan gabiltza elikadura osasuntsu bat zein den ikasteko asmoz. Gaur ostirala, eskulanak egiteko eguna izaten da eta aitzaki ederra izan dugu gaiarekin lotuta Bodegoi batzuk marrazteko. Zeinen artistak garen!

2010(e)ko abenduaren 22(a), asteazkena
SAN TOMAS IKASTOLAN
Kaixo lagunok!
San Tomas pasa da eta ederki ospatu dugu guk eguna.Lehenengo Mari Domingiren bixita izan dugu eta berarekin hitzegin eta Olentzerorentzat den eskutitza emateko aukera izan dugu. Ondoren DBH4.mailako ikasleek prestatutako txistorra bokadilo goxo-goxoa jan dugu eta azkenik..txerriaren zozketa!.A ze egun zoragarria izan duguna..ahaztezina!
Ondo pasa jaiak!

LEHENENGO MAILAKOAK EKAIN-BERRIN
Oporrak gaur hasi ditugu ia-ia lehenengo mailako ikasle eta irakasleak. Motxilak hartu eta Zestoako Ekain Berri museora joan gara lehen gizakien gaiari bukaera ematera. Ekaingo kobaren erreplika ikusi dugu eta hango bisonte, zaldi, hartza eta oreinak kontatu ditugu. Nola margotzen zituzten ere adierazi digute eta bukaeran guk marrazki oso politak egin ditugu ikatza eta buztinez lehen gizakiak bagina bezala!
Pena bakarra, lagutxo asko gaixo daudela eta etxean geratu direla. Muxu bat beraiei eta ea laster sendatzen diren!

2010(e)ko abenduaren 17(a), ostirala
GABONAK HEMEN DITUGU!
Kaixo!
Gabonak hemen ditugu eta horregatik gure ikastola gabonen inguruan girotu nahi izan dugu.LH 1 eta LH2.mailako irakasleek jaiotza bana egin dituzte, zein baino zein dotoreago!

2010(e)ko abenduaren 11(a), larunbata
Artzai Gezurtia
Kaixo!
Orain dela gutxi Artzai Gezurtiaren antzerkia egin genuen gure familientzat.Hona hemen bertan antzeztu genuenaren zatitxo bat..ea gustokoa duzuen!
HH 5A
HH 5B
HH5D

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)