Ikastolan txitoak jaio zaizkigu!!21 egun inkubadora batean egon ondoren, hantxe hasi dira krakatzen eta 14 txito jaio zaizkigu!A ze poza gure begietarako!!
2013(e)ko martxoaren 22(a), ostirala
Txitoak ikastolan
Kaixo!!
Ikastolan txitoak jaio zaizkigu!!21 egun inkubadora batean egon ondoren, hantxe hasi dira krakatzen eta 14 txito jaio zaizkigu!A ze poza gure begietarako!!
Ikastolan txitoak jaio zaizkigu!!21 egun inkubadora batean egon ondoren, hantxe hasi dira krakatzen eta 14 txito jaio zaizkigu!A ze poza gure begietarako!!
2013(e)ko martxoaren 11(a), astelehena
ZIRKOA 4 URTEKO GELAN
Kaixo denoi!
Bazkardoko ikastolara “zirkoa” etorri da. 4 urteko gelek zirko eder bat antolatu dugu ; lehoi, elefante, tximu eta pailasoak egon dira bertan. Ikuskizun itzela eskeini dugu.
Gurasoak gure bila etorri direnean, zirkoko artistekin egin dute topo.

2013(e)ko otsailaren 26(a), asteartea
SEINALEAK ETA ERAIKUNTZAK IKASTEN
Kaixo guztioi:
Aspaldi honetan ez dugu ezer idatzi eta gaurkoan, hemen gatoz kontu berriekin. Gai honetan, gure kale eta errepideetako seinaleak eta herrian ditugun eraikuntzak ikasi ditugu. Hori guztia, gure kaleetan ondo ikusteko, buelta bat ematera atera ginen eta taldeka ikusten genituen seinaleak apuntatu genituen. Gelan ikasitako guztia, gure herrian badagoela ikusi genuen.
Kontuz haurrak seinalea, utzi pasatzen, ez aparkatu, stop, norabide bakarra...Eraikuntzak ere asko ditugu! Udaletxea, eliza, pilotalekua, plaza...
Beno ea laister kontu berri gehiagorekin bueltatzen garen eta izango duzue gure berri!!!
Muxu bat!

2013(e)ko otsailaren 21(a), osteguna
Gorputza ta maite ditugunak zain ditzagun!
Kaixo familia! zer moduz?
Gu oso ondo! Antzerki dotore batekin lehen gizakien gaia alde batera utzi genuen eta berehala, gorputzaren inguruko gora beherak ikasten eta berau nola zaindu aztertzeari ekin genion. Lo orduak errespetatzen ditugunez eta jarduera fisikoari dagokionez ia egun guztia gelditu gabe ibiltzen garenez, elikadura eta elikagaiei tartetxo berezia eskeini diegu. Horren adierazle, aste honetan bertan antolatu eta dastatu dugun " merienda osasuntsua", ze goxoa! Hor uzten dizkizuegu argazkitxo batzuk!
Honez gain, ezin ahaztu gure ihateri mundialak! ze ondo pasatu genuen atzo... ikastola guztia erabat apainduta, maila guztietako lagunak txukun txukun, eta gurasoak ere gurekin bat festan, mozorrotuta eta guzti!
Eskerrik asko atzo hurbildu zineten guztio eta milesker egin duzuen lan guztiagatik. Ikastolako web-gunean atzoko festaren argazkiak izango ditugu momentu batetik bestera ikusgai, adi egon!
Hurrengoarte!

2013(e)ko urtarrilaren 18(a), ostirala
URTEBERRION DENOI!
Urteberrion guztioi!
Zer moduz pasatu dituzue gabonak? Zeinen ondo pasatu genuen Santo Tomas egunean eta baita gabon egunean abestera atera ginenean! 2013 dagoeneko iritsi da gugana, baina guk milaka ta milaka urte atzera egin ditugu denboraren makinan eta lehen gizakien garaira bidaiatu dugu!
Ekainberrira bisita egin dugu, bertan, Ekain kobazuloen replika ikusgarria ikusi eta lehen gizakiek egin zituzten animalien marrazkiak aztertzeaz gain, guk ere beraiek bezala margotzeko aukera izan dugu, ikatz eta buztina erabiliz ! Harrigarria benetan!
Gainera, datorren astelehen, astearte eta asteazkenean lehen gizakiei buruzko antzerkia egingo dugu eta gonbitatuta zaudete!
Laister ikusiko garelakoan, agur bero bat!

2012(e)ko abenduaren 5(a), asteazkena
HILABETE BETEA LH1n
Kaixo denei!
Zer moduz zabiltzate? Gu oso lanpetuta ibili gara azken hilabete honetan. Igerilekura joan gara egunero egunero, oso txintxo aldatzen ikasi dugu, igerian ere hobetu dugu...Eskerrak azken aste arte ez digula eguraldi txarrik egin, bestela!
Gainera ikastolan ere jo eta su aritu gara. Dinosauroen izen pila ikasi dugu: diplodocus, tiranosaurus, seismosaurus, albertosaurus... a ze nahastea! Eta atzo DINOSAUROEN ERAKUSKETA izan genuen. Sumendiak alper samar ibili ziren, baina oso maketa politak egin geniuen, baietz?
Laster gabonetan murgilduko gara eta badakizue garai horretan asko abesten dugula, beraz prestatu zuen belarriak!
Muxu asko denei.

2012(e)ko azaroaren 16(a), ostirala
LH 2. mailan ordenagailuekin lanean.
LH 2. mailako ikasleak hasi dira ordenagailuekin Ikasys proiektuan lanean. Gogoz ari dira, ordenagailuak erabiltzeko hurrengo eguna iristeko irrikatan.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)