2015(e)ko urtarrilaren 28(a), asteazkena



Kaixo lagunok!

Urtea bukatu genuen bezala hasi dugu, gure lanean eta jarduera ezberdinetan buru belarri sartuta. Urtea hastearekin batera igerilekuko azken saioak burutu genituen. Hasieran lasai lasai eta errespetuz hasi baginen ere, bukaerarako izurdeen pare aritu gara igerian. 










 














Denborarik galdu gabe, lehen astean bertan Ekainberrin izan ginen, Ekaingo haitzuloa ezagutu ahal izateko eraiki zuten erreplika dotorean. Bertan lehen gizakiek nolako margolanak egin zituzten ikusteko aukera izan genuen. Haiek bai trebeak, lokatza edo ikatza erabiliz benetan margolan harrigarriak egiteko gai ziren!






Azkenik, asko gustatu zaigun gai honi bukaera emateko, gure etxekoei ilusio handiz prestaturiko antzerki bat eskeini genien. Maialen eta Ferminek lehen gizakien garaira eginiko bidaia aprobetxatuz, gure etxekoei hauen bizimodua nolakoa zen erakutsi genien.














2015(e)ko urtarrilaren 23(a), ostirala

EGUNERO-EGUNERO...

Errutinek denbora egituratzen laguntzen digute; horregatik, tarteka egun bereziek eguna aldrebesten badigute ere, egunero-egunero hainbat ekintza errepikatu egiten ditugu.

Batetik, etxean, senide edo lagun artean; bestetik, ikastolan, andereño eta lagunekin batera.

Harrera, jolas librea, marra gorriko berriketak, ekintza gidatuak… horiek denak gure ikastolan egiten ditugunak; ikusi nahi? Hortxe gure lanaren irudiak!!!





2015(e)ko urtarrilaren 16(a), ostirala

MUSIKA TRESNAK EZAGUTZEN!






" Musika egin dezagun, musika tresnak hartuz
irri handi bat margotu eta kalean lagunekin dantzatu.
Danborra jo, danborra jo poronporonponpon...
Biolina jo, biolina jo niñiriñiñiñi..."

2015(e)ko urtarrilaren 14(a), asteazkena

MAITE DUGU HAIZEA



Hiru urtekook haizea neurtzeko tresna jarri dugu patioko zuhaitz batean, lagunok! Haizea dabilenean dantzan hasten da, eta geldirik badago haizerik ez dabilenaren seinale. Hemendik aurrera, egunero begiratuko diogu ea haizerik ba ote dabilen jakiteko: Ikastolara gatozenean, jolasorduan, jangelarako bidean, etxera joaterakoan… Ez al da mundiala?




2014(e)ko abenduaren 17(a), asteazkena

IKASYS

LH 2.mailako ikasleak hasi gara ordenagailuekin lanean. Gogo eta ilusio handiarekin ari gara Ikasys proiektuan. Ikasys norberak ordenagailu bidez ikasteko sistema bat da.
Astean bitan aritzen gara eta irrikitan egoten gara hurrengo saioa noiz iritsiko zai!





2014(e)ko abenduaren 11(a), osteguna

EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU



Euskararen nazioarteko eguna aprobetxatuz, ospakizun desberdinak egin ditugu.

Egun batean, ikastola handiko lagunak etorri zitzaizkigun bixitan eta ekintza polittak egin genituen. Gelan hasi genuen jarduera, euskararen inguruko mezuak idatzi eta margotuz. Ondoren, kanpora irten ginen eta “Armiarma eta Eulia” jolasa egin genuen. Ez dakizue zein dibertigarria izan zen lagun handiekin ibiltzea!!

Abenduaren 3an, guretzat hain esanguratsua den Xabier Eguna ospatu genuen. Goizean antzerkia ikustera joan ginen eta ondoren soka-tiran ibili ginen. Arratsaldean sorpresa izan genuen: gu konturatu gabe Argitxo gure geletan sartu zen eta eskutitzarekin  batera merienda goxoa utzi zuen. Pentsatuko duzuen bezala poz pozik joan ginen etxera!!

Azkenaldian euskaraz hitz egiteko egiten dugun saiakera haundia da eta horren ondorioz Argitxoren txintxarria maiz entzuten dugu.














2014(e)ko azaroaren 26(a), asteazkena

GORRI-GORRI

"Margo zikin" eta gometsa gorriekin hasi ginen, tenpera gorriarekin jarraitu, arte-lan ederrak eginez, eta, gorri-gorri... pinporta gorriak etorri! Bai, bai, gutako askok barizela pasa berria dugu, eta horixe izan da albiste nagusi gure inguruan.

Hori eta txintxarri hotsa! Izan ere, gu euskaraz ari garen bakoitzean, Argitxok, pozaren-pozez, bere txano gorrian duen txintxarria biziki astintzen du.