2017(e)ko irailaren 26(a), asteartea
DORTOKAK BAZKARDON
Kaixo lagunok!
Biztanle berriak ditugu Bazkardon! Hondarra,belarra eta egurrezko etxetxo batez hornituriko txokoa prest utzi eta bertan azaldu zaizkigu gaur arratsaldean! A ze sorpresa!
Beraiek bai jakin nora etorri bizitzera...zeinen goxo egongo diren gure artean,primeran zainduko ditugu!
2017(e)ko irailaren 22(a), ostirala
Begira, begira...
Begira, begira zenbat gauza ditugun gure geletan...
Eraikuntzarako: egurrak, lokotxak, pinaburuak, kortxoak, etab.
Esperimentatzeko berriz, kubo batzuk jarri dizkigute, eta noizean behin, sorpresa ederrak topatzen ditugu bertan!
Zenbakiekin eta hizkiekin jolasean ere saio ugari egiten ditugu.
Zeinen ongi pasatzen dugun eta zenbat ikasten ari garen!!
2017(e)ko ekainaren 27(a), asteartea
ORDUTEGI ZABALEKOAK AZOKAN
Gaur ordutegi zabaleko kuadrila azokara joan gara.
Bertako produktuak ikusi ditugu, fruta erosi dugu eta ondoko parkean hamaiketakoa egin dugu erositakoarekin. Paseo bikaina!
Bertako produktuak ikusi ditugu, fruta erosi dugu eta ondoko parkean hamaiketakoa egin dugu erositakoarekin. Paseo bikaina!
2017(e)ko ekainaren 16(a), ostirala
KONTZERTUA
Ikasturteari amaiera emateko, gure guraso musikarien eskutik kontzertu emanaldi ederraz gozatzeko aukera izan dugu.
Eskerrik asko Larraitz, Eneko eta Aran!!
Eskerrik asko Larraitz, Eneko eta Aran!!
2017(e)ko maiatzaren 30(a), asteartea
UDABERRIKO ERAKUSKETA
Iritsi zaigu udaberria, eta honekin batera eguraldi ona eta
irria. Zelaiak lorez beteta, zuhaitzak hostoz josita eta txori kantuek alaitzen
dituzte gure belarriak.
2017(e)ko maiatzaren 23(a), asteartea
ZEIN EDERRA DEN NATURA!
Udaberriko eguraldi bikaina aprobetxatuz Etxarrira joan ginen. Ibilbidean zehar gure zentzuak martxan jarri genituen: txorien txorrotxioek gure belarriak goxatu zituzten, belar metek gure usaimena, zuhaitz eta zelaien berdetsuak ikusmena eta ibaiko urak gure ukimena.
Erreka bazterrean zapaburuak biltzen gustura aritu ginen eta batzuk gelara ekarri genituen "metamorfosia" nola egiten duten behatzeko.
2017(e)ko maiatzaren 11(a), osteguna
Naturaz gozatuz!
Udaberria oso garai ederra da guretzat, parke, zelai eta inguruko mendiak polit-politak jartzen dira eta garai honetan kanpora ateratzeko aukera izaten dugu eguraldi ona aprobetxatuz.
Pasa den astelehenean, Tren-txikin barrena, Otita parkera edo naturgunera abiatu ginen eguna pasatzeko asmoz. Bidea ikusten genituen animaliak aztertuz eta txorien kantua entzunez egin genuen bidea eta Otitara iristean Leitzaran errekak eskeintzen dizkigun altxorretaz gozatu ahal izan genuen.
Zapaburu edo txalburu batzuk ere hartu genituen gutxinaka nola hazten diren aztertzeko. Arrai hontzi baten jarri ditugu eta egunero janaria emateaz eta ura aldatzeaz arduratzen gara! Ikusi nahi badituzue pasa lehenengo mailatik!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)















