2011(e)ko azaroaren 23(a), asteazkena

Udazkeneko fruituak (merendola)

Haurrek etxetik ekarritako fruitu lehorrekin, "merendola" bat antolatu genuen. Fruituen izenak ikasi, txikitu eta jaten hasi ginen. Argazkitan ikusten duzuen bezala, papurrik ez zen gelditu. Bai goxua zegoela!!









2011(e)ko azaroaren 18(a), ostirala

ERDI AROKO ANDOAIN IKUSTEN

Erdi Aroko gaiari amaiera emateko, lehengo astean Andoainen dauden Erdi Aroko eraikuntzak ikusten aritu ginen: Sagarmendi, Berrozpe, Jauregi baserria eta Isturitzaga jauregia. Ba al zenekiten gaur egungo Jauregi baserria Erdi Aroan Leizaur dorretxea izan zela? Eta Sagarmendin eta Berrozpen gezi leihoak daudela? Hori guztia eta gehiago ikusi eta ikasi genituen guk lehengo astean.

Asko ikasteaz gain parkean ere ibili ginen eguraldi zoragarria izan genuela aprobetxatuz!

Adi adi egon, laster beste irteera bat dugunez, berriz ere hemen izango gara eta!

Muxuak denei

2011(e)ko azaroaren 9(a), asteazkena

OTEIZA BEZALA LAN EGITEN

Kaixo lagunok:

Oraingo honetan, klarionaren ordez pintzak erabili ditugu artelan polit hauek egiteko. Artista batzuk gara!

2011(e)ko azaroaren 8(a), asteartea

ETXE EZBERDINAK IKUSTEN



Kaixoo berriro ere!!

Oraingo honetan etxe mota ezberdinak lantzen ari gara eta gure herriko kaleak ikustera atera ginen ea zer ikusten genuen. Gure herrian etxe ezberdin asko daudela konturatu ginen: batzuk altuak dira, beste batzuk bajuak, eraikuntza batzuetan jendea bizi da eta beste batzuetan ez…

Herriko plaza ere ikusi genuen eta bertako udaletxea, eliza…

Asko ikasi genuen eta ostiral arratsalde polita pasa genuen lagun guztiak elkarrekin!