2015(e)ko otsailaren 26(a), osteguna

HAZIAK NOIZ ERNEKO ZAIN

Hiru urteko lagunok, berriki, maisu Joxe Marirekin egoteko aukera zoragarria izan dugu. Artista bat da Joxe Mari eta asko gustatzen zaio baratzeko eta landareei buruzko kontuak-eta ikasleoi helaraztea. Hala, gelan dituen hazi eta landareez inbidia pixka bat sentituta, ea guretzat ere hazi batzuk prestatuko zituen galdegin genion duela gutxi. Esan eta egin.

Erakutsi zigun haziak zein txikiak diren eta nola jogurtaren ontziari haziak erein aurretik azpian ebakidura pare bat egitea komeni den. Beraz, ontziak zulatu, lur pixka bat jarri, ontzi bakoitzean bizpahiru hazi zulotxo banatan sartu eta listo! Adi-adi segitu genituen bere jarraibideak. Orain gelan dauzkagu ontziak, tarteka ureztatzen ditugu eta egunero begiratzen diegu ea landare txikirik ageri den. Oraindik zain gaude, baina egon lasai: zerbait atera orduko jakinaraziko dizuegu-eta!!

Eskerrik asko Joxe Mari!!







2015(e)ko otsailaren 23(a), astelehena

2. mailakoak unibertsoa ezagutzen

            Kaixo lagunok!
            Bederatzi, zortzi, zazpi, sei….! eta horrela Eureka Zientzia museora iritsi ginen.
A ze gauza dibertigarriak egin genituen bertan eta gelan ikasitako gauza askori buruzko informazioa ere jaso genuen.
          Planetarioan unibertsoari buruzko kontuak ikusi eta entzun genituen: izarrak, planetak , lurrari buruzko ikuspegi fisikoa (lurra espaziotik ilusita), sateliteak, astronautak…
           Bestalde unitate didaktiko honi dagokionean, Eguzki Sistema zintzilikari dotore bat sortu dugu denon artean.






  

       Museoan esperimentatzen ibili ginen tramankulu batetik bestera: xaboiarekin puxika erraldoiak eginez, laberintoan galduz, gure itzalen argazkiak ateraz, ilusio optikoak deskubrituz, benetazko giza garuna ukituz, harrijasotzaileak bezain indartsu bihurtuz, eta abar.
           Bai ederki pasa genuela!











2015(e)ko otsailaren 20(a), ostirala





 Ba al dakizue nola egiten diren San Blas opilak?


SAN BLAS OPILAK


Guk horrela egin genituen eta ez dakizue zein goxoak atera zitzaizkigun!

-         3 arrautza
-         9 koilarakada azukre
-         Legamia
-         80gr. Gurin
-         Anisaren esentzia
-         Irina


Osagai guztiak nahastu genituen ore sendo baina malgu bat lortu arte. Gero San Blas opilak duen forma eman genien.
Labean sartu genuen eta gainetik azukrea bota.

Mmmm zein goxoak!!!













2015(e)ko otsailaren 13(a), ostirala

BESTE BEHIN ERE, DENON ARTEAN




Egun handia da Ostegun Gizena Bazkardon, urteko handiena, gizenena ziurrenik. Lan asko ekartzen du baina gurasoen laguntzari esker askoz errazagoa izan da aurtengoa ere. Benetan, ESKERRIK ASKO.

Eta behin festa bukatuta, zuen zorion mezuak jasotzen ditugunean, irakasleoi irribarre zabal bat ateratzen zaigu, egindako lanen karga ia ahazteraino. Egindako lana zuek nola baloratu eta eskertzen duzuen jakiteak ez baitu preziorik.

Posta elektronikoz, whatsappez, ahoz zein papereko mezu bide zoriondu gaituzue. Eskerrik asko! Entzun eta irakurri ditugu “primeran egon zineten guztiak, ikasleak, irakasleak…” gisako esaldiak, baita “umeen dantzak zein politak. Badaukazue bai pazientzia!” gisakoak ere. Eta hizpide izan dituzue haurren “ilusioa” eta “poztasuna”, eta baita irakasleok “haurrak pozik egoteko” daukagun “inplikazioa” ere. Datozen egunotan “deskantsatzeko” ere esan diguzue batzuk, eta bai, saiatuko gara. Atseden hartu eta aurtengo ilusio berberaz, hurrengo urtean, beste behin ere, DENON ARTEAN eta DENOK Ostegun Gizen itzela disfruta dezagun.

Ondo pasa eta mila-mila esker.




2015(e)ko otsailaren 6(a), ostirala