Kaixo lagunok!! Aste honetan, HH4 urteko neska-mutikoek hainbeste entsaiatu eta landutako antzerki emanaldia egin dute familien aurrean. Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi. Hementxe dituzue ikusgai!
Aurten igerilekura joaten
hasi gara. Aurreneko egunetan pixka bat kosta zaigu aldageletan arropak
azkar-azkar aldatzea; baina piskanaka ari gara ikasten eta gero eta azkarrago
eta txukunago gainera!
Haserako urduritasunak alde
batera utzi eta ederki ari gara igerian ikasten.
Orain badakizue, oporrak eta
gero jarraituko dugu ikastaroarekin.
Oso ondo pasa oporrak!
2016(e)ko martxoaren 10(a), osteguna
EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu berri dugu Ikastolan. Arrosa eta leuna (Adela TurĂn) ipuina erne-erne entzun genuen eta ondoren emakumeak nolakoak diren aipatu genuen, denok berdinak gara eta! Gainera betaurreko more batzuk egin genituen gure gizartea beste begi batzuez begiratzeko eta irakasleek aurpegian emakumearen ikurra egin ziguten. Asko ikasi genuen. Gora emakumeak!!!
Gela moldatu eta paper ezberdinez bete dugu. Haurrak itxoiten egon dira eta 3 esandakoan aske sentitu dira gelan sartu eta paper artean aritzeko. Beraien aurpegietan plazerra nabarmena da, txunditurik gelditu dira paperak jolaserako ematen duen aukerarekin. Izan ere, soinuak, koloreak, testurak… ugariak dira!
HH 2B
HH 2A
HH 2E
HH 2D
2016(e)ko martxoaren 3(a), osteguna
NEGUA IRITSI DA.
Elurra goiko menditan ...eta negua nekez, ari zaigu iristen. HH3 urtekoak negua ekarri dute ikastolara. Plubiometroa eta haize-orratza, elurretako panpinak, izotza....eta neguko argazkiak.
LH 2ko ikasleak urteroko igeriketa ikastaroan
murgilduta gaude. Asko gustatzen zaigun hilabetea izaten da igeriketa
ikastaroarena, nahiz eta denboraz juxtu xamar ibiltzen garen. Iaz bezala aurten
ere oso gustura gabiltza eta egunetik egunera gure aurrepenak ikustekoak dira.
Igerileku haundian, erraz iristen gara alde batetik bestera eta jauzi egiteko
orduan ere teknika bikaina lortzen ari gara! Argazkietan ikusten duzuenez
igerilari bikainen itxura dugu.
Egia da negu amaiera euritsua tokatu zaigula gora eta
behera aritzeko, baina behin uretan sartuta goxo eta alai ibiltzen gara eta
hori da garrantzitsuena!