2016(e)ko azaroaren 24(a), osteguna

Azaroak 25


HH2 URTEKOAK MUSIKA TAILERREAN





Musika egin dezagun, guztiok bezalaxe….

Abestiak dioen bezala, horrelaxe ibili ginen gustura musika tailerrean. Musika tresna desberdinak ezagutu genituen MUSIKHAZI musikoterapia elkartearen eskutik eta musika ardatz jolas desberdinak egin genituen baita ere. 



2016(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena

ERAKUSKETA PRESTATZEN

Kaixo!!

Udazkenean bete-betean murgilduta gaude eta HH5eko haurrok ere udazkena gaitzat hartuta buru-belarri ari gara lanean. Izan ere, azaroaren 22an, erakusketa berezia eskainiko diegu gure senitartekoei eta ordurako dena prest eduki nahi dugu.

Hostoak biltzen izan gara, lehortzen eduki ditugu, plastilinarekin udazkeneko fruituak egin ditugu, baita tenperarekin hostoak margotu ere… Prozesu polita izan da eta guztiak erakusteko irrikaz gaude.

Hementxe gure lan jardunaren zenbait argazki.


Laster arte!!





3 urtekoak gustura ibili ginen ikastolatik atera eta pasiatzen!

2016(e)ko azaroaren 4(a), ostirala

Bigarren mailakoak Erdi Aroa ezagutzen



Maddalen eta Ferminek denboraren makina berriro martxan jarri dute eta Erdi Arora eraman gaituzte. Andoainen ere Erdi Aroko eraikuntzak baditugunez, herrian zehar ibilalditxo bat egin dugu garai hartako Isturitzaga dorretxea, Jauregi baserria, Sagarmendi dorretxea eta Santa Krutz baseliza ikusi ahal izateko. Ba al zenekiten gaur egungo Jauregi baserria Erdi Aroan Leizaur dorretxea izan zela? Eta Sagarmendin saeterak, gezi leihoak, daudela?





Hori guztia eta gehiago ikusi eta ikasten ari gara Erdi Aroari buruz. Garai hartako zenbait elizetako leihoen antzera, beirate dotoreak ere egin ditugu.














Muxu handi bat eta beste bat arte!