2015(e)ko otsailaren 13(a), ostirala

BESTE BEHIN ERE, DENON ARTEAN




Egun handia da Ostegun Gizena Bazkardon, urteko handiena, gizenena ziurrenik. Lan asko ekartzen du baina gurasoen laguntzari esker askoz errazagoa izan da aurtengoa ere. Benetan, ESKERRIK ASKO.

Eta behin festa bukatuta, zuen zorion mezuak jasotzen ditugunean, irakasleoi irribarre zabal bat ateratzen zaigu, egindako lanen karga ia ahazteraino. Egindako lana zuek nola baloratu eta eskertzen duzuen jakiteak ez baitu preziorik.

Posta elektronikoz, whatsappez, ahoz zein papereko mezu bide zoriondu gaituzue. Eskerrik asko! Entzun eta irakurri ditugu “primeran egon zineten guztiak, ikasleak, irakasleak…” gisako esaldiak, baita “umeen dantzak zein politak. Badaukazue bai pazientzia!” gisakoak ere. Eta hizpide izan dituzue haurren “ilusioa” eta “poztasuna”, eta baita irakasleok “haurrak pozik egoteko” daukagun “inplikazioa” ere. Datozen egunotan “deskantsatzeko” ere esan diguzue batzuk, eta bai, saiatuko gara. Atseden hartu eta aurtengo ilusio berberaz, hurrengo urtean, beste behin ere, DENON ARTEAN eta DENOK Ostegun Gizen itzela disfruta dezagun.

Ondo pasa eta mila-mila esker.




2015(e)ko otsailaren 6(a), ostirala

2015(e)ko urtarrilaren 28(a), asteazkena



Kaixo lagunok!

Urtea bukatu genuen bezala hasi dugu, gure lanean eta jarduera ezberdinetan buru belarri sartuta. Urtea hastearekin batera igerilekuko azken saioak burutu genituen. Hasieran lasai lasai eta errespetuz hasi baginen ere, bukaerarako izurdeen pare aritu gara igerian. 










 














Denborarik galdu gabe, lehen astean bertan Ekainberrin izan ginen, Ekaingo haitzuloa ezagutu ahal izateko eraiki zuten erreplika dotorean. Bertan lehen gizakiek nolako margolanak egin zituzten ikusteko aukera izan genuen. Haiek bai trebeak, lokatza edo ikatza erabiliz benetan margolan harrigarriak egiteko gai ziren!






Azkenik, asko gustatu zaigun gai honi bukaera emateko, gure etxekoei ilusio handiz prestaturiko antzerki bat eskeini genien. Maialen eta Ferminek lehen gizakien garaira eginiko bidaia aprobetxatuz, gure etxekoei hauen bizimodua nolakoa zen erakutsi genien.














2015(e)ko urtarrilaren 23(a), ostirala

EGUNERO-EGUNERO...

Errutinek denbora egituratzen laguntzen digute; horregatik, tarteka egun bereziek eguna aldrebesten badigute ere, egunero-egunero hainbat ekintza errepikatu egiten ditugu.

Batetik, etxean, senide edo lagun artean; bestetik, ikastolan, andereño eta lagunekin batera.

Harrera, jolas librea, marra gorriko berriketak, ekintza gidatuak… horiek denak gure ikastolan egiten ditugunak; ikusi nahi? Hortxe gure lanaren irudiak!!!





2015(e)ko urtarrilaren 16(a), ostirala

MUSIKA TRESNAK EZAGUTZEN!






" Musika egin dezagun, musika tresnak hartuz
irri handi bat margotu eta kalean lagunekin dantzatu.
Danborra jo, danborra jo poronporonponpon...
Biolina jo, biolina jo niñiriñiñiñi..."

2015(e)ko urtarrilaren 14(a), asteazkena

MAITE DUGU HAIZEA



Hiru urtekook haizea neurtzeko tresna jarri dugu patioko zuhaitz batean, lagunok! Haizea dabilenean dantzan hasten da, eta geldirik badago haizerik ez dabilenaren seinale. Hemendik aurrera, egunero begiratuko diogu ea haizerik ba ote dabilen jakiteko: Ikastolara gatozenean, jolasorduan, jangelarako bidean, etxera joaterakoan… Ez al da mundiala?




2014(e)ko abenduaren 17(a), asteazkena

IKASYS

LH 2.mailako ikasleak hasi gara ordenagailuekin lanean. Gogo eta ilusio handiarekin ari gara Ikasys proiektuan. Ikasys norberak ordenagailu bidez ikasteko sistema bat da.
Astean bitan aritzen gara eta irrikitan egoten gara hurrengo saioa noiz iritsiko zai!