2018(e)ko martxoaren 8(a), osteguna

2018(e)ko martxoaren 7(a), asteazkena

Collage-a taldean

                                           Bi  urtekoek talde lanean  ederki pasa dugu!




2018(e)ko martxoaren 1(a), osteguna

GURASOEN LANBIDEAK



 Lanbideen gaiari txikitatik buelta asko ematen dizkiogu. Handiago garenean zer izatea gustatuko litzaiguken sarritan pentsatzen baitugu. Azken asteetan landu dugun gai honetan, lanbide desberdinak ikusi ditugu eta betiko lanbideetaz gain gaur egun aukera berriak daudela eta ohartu gara.

Gai honen inguruan sakontzeko asmoz, gurasoak gonbidatu genituen gure geletara beraien laneko gora behera eta bitxikeriak kontatzera, eta baita animatu ere!

Eskerrik asko denoi,  prest egotearren eta hain gustora parte hartzearren, guk ere oso ondo pasatu dugu!

Hurrengora arte!





























2018(e)ko urtarrilaren 26(a), ostirala

Tenpera mugimenduan


Oraingoan ere tenperarekin aritu gara, baina ez beti bezala.
Perspektiba aldatuta zein desberdin ikusten diren gauzak, baita margoak ere.







2018(e)ko urtarrilaren 15(a), astelehena

Urte berriarekin… material berria! Esperimentazio txokoan testura ezberdinetako xaflak jarri ditugu: leunak, zakarrak, bigunak, gogorrak… Testura bakoitzak sentsazio ezberdinak sortzen dizkigu, oso kitzikagarriak dira denak! Honela, ukituz eta sentituz, inguratzen gaituen mundua deskubritzen dugu, eta baita geure buruak ezagutu ere.