2015(e)ko urriaren 15(a), osteguna




MATERIAL BIRTZIKLATUA BERRERABILTZEN.....
ARTISTAK BIHURTU GARA!


Ikusi zelako artelan politak egin ditugun!










2015(e)ko urriaren 14(a), asteazkena



ZEIN HANDIAK EGIN GAREN!!!


Ikasturte hasiera honetan "Zein txikia jaio nintzen" gaiarekin aritu gara eta zein handiak egin garen jabetu gara. Familia mota ezberdinak egon daitezkeela ikasi dugu, bikoak, hirukoak, zazpikoak...eta horren adierazgarri plastilinazko gura familiak.
Honetaz gain, gure buruaren erretratuak egin ditugu, irakasleek erdia emanda eta oso oso politak geratu direla iruditu zaigu. Ikusi argazkia...ez al da hala?
Eta gaiaren azken egunean, bixita berezi bat izan genuen. Edurne eta Sebas etorri ziren, beraien haurdunaldiaren berri ematera. Galdera pila bat egin genizkien eta pazientzia handiarekin erantzun zituzten denak. Bukaeran tripa ere ukitu genuen... Ze ondo pasa genuen!!





Muxu goxo asko denei eta hurrengora arte Kortabitarte!

2015(e)ko urriaren 13(a), asteartea

Buruhandiaren bisita



Ikastola ezagutzen









Udazken koloretan...




  
BARRENGORRIAK, ONDDOAK, HURRAK TA GAZTAINAK
DIRA GARAI HONETAN OPARO ETA BIKAINAK
PASEO BAT EGIN ETA GERO
SASKIA BETE BUELTATZEN GARA BERO!
 

  





 ORTZADARRA HOSTOETAN IRUDIKATUA
ORBELAREN GAINEAN DABIL BASAKATUA 
HEGAZTIAK BADOAZ... AI HAU PENA!
HORRELAKOA BAITA GURE UDAZKENA!









ARKUMEAK JAIOTZEN DIRA BASERRIETAN
ORDUA ALDATZEN DA GURE ORDULARIETAN
GAU LUZEAGOTAN... AMESTERA!
BAI ZORAGARRIA GURE UDAZKENA, 
BAI ZORAGARRIA GURE UDAZKENA!

2015(e)ko irailaren 24(a), osteguna

BAZKARDOKO BARATZA

Aurtengo ikasturtean berrikuntzekin gatoz eta baratza txiki bat jarri dugu. Oraingoz, porruak eta letxuak ditugu. Pixkanaka haziak erein, landatu eta zaintzen ikasiko dugu. Barazkiak ere ezagutuko ditugu. Hauxe bere itxura oraingoz!