2017(e)ko otsailaren 21(a), asteartea

Gorputza zain dezagun!


Azken aste hauetan, gure gorputzaren inguruko hainbat gauza ikasi ditugu. Nolako hezur eta giharrak ditugun, gure organuek zertarako balio duten eta jaten ditugun gauzekin zer gertatzen den ere bai! Osasuntsu egoteko garrantzitsuak diren ohiturak ere ezagutu ditugu eta horien artean ondo jateak duen garrantziaz ere jabetu gara. Garaian garaikoa eta gertuko elikagaiak onauragarrienak direnez, goiz baten  herrira atera ginen erosketa egitera, arratsaldean gure etxekoei merienda osasuntsu eta goxo goxo bat prestatzeko!








2017(e)ko otsailaren 17(a), ostirala

BIGARREN MAILAKOAK INAUTERIAK PRESTATZEN



Kaixo denoi!
Ihauteriak oso gertu ditugu eta ikastolan prestaketak aurrera doaz: gurasoak apaingarriak egiten, ikasle eta irakasleak  dantza entsaiatzen,…
Euskararen autobusean, berriz, herriz herri gabiltza Euskal Herriko ihauterietan barrena.
Kareta dotoreak ere egin ditugu Ihauteri giroan murgiltzeko.
Ea gai zareten  bakoitza nor den asmatzeko, nor da nor?

Tipi taki , tapa taki, nor den nork daki, nik bai badakit!






2017(e)ko otsailaren 8(a), asteazkena

Lehenengo maila igerilekuan!


Hilabete luzez aritu gara igerilekura joanez eta begi bistakoa da egin dugun aurrerapena. Aldatzeko orduan ere martxa ederra hartu dugu, bakar bakarrik jantzi, erantzi eta motxila txukun txukun eginez.  Hona hemen irudi polit batzuk: 














AITON AMONEN BISITA


Noraren aitona eta amona etorri ziren gelara biSitan. Beren garaiko jolasak ekarri zituzten eta primeran pasa genuen. Zein esperientzia polita eta aberasgarria!









2017(e)ko urtarrilaren 30(a), astelehena

EUREKA ZIENTZI MUSEOAN!

Txanelako 4.gaia  , HAMAR, BEDERATZI, ZORTZI, ZAZPI,SEI....! bukatzen ari garenez, zer hobe Eureka Zientzi Museoa bisitatzea baino!

Planetariumen izan ginen  eta kartoizko suzirian sartuta gure Eguzki sistema gertutik ikusi ahal izan genuen. Zirragagarria!

Animalia-n sartu ginen. Animali basati eta arriskutsuak ikusi eta ikutu ahal izan genituen bertako gidarien laguntzaz. Hasieran beldur pixkat ematen ziguten arren berehala ausartu ginen laztantxo batzuk egitera suge zein beste narrasti batzuei.



Gero museoko txoko guztiak miatzeko denbora izan genuen, zentzumenen aretoa, elektrizitatearena, giza gorputzarena.......
 Motza egin  zitzaigun eguna hain gauza interesgarriak ikusi eta hauetaz ikasten!




AITON-AMONEKIN JOLASEAN





Lehengo ostiralean gure geletako hiru aiton-amona etorri ziren gu bisitatzea.





Beraiek txikitan zertan eta nola jolasten ziren esplikatu ziguten eta baita beraien garaiko jostailuak ekarri ere!


Azkenean denok jolaslekura atera ginen ekarritako jostailuekin eta esplikatutako jolas batzuk praktikatzera.
Oso interesantea izan zen esperientzia!
Mila esker aiton-amona zuen esperientziak gurekin partetzeagatik!


2017(e)ko urtarrilaren 27(a), ostirala

LEKALE, ARTOBURU ETA LURRAREKIN SALTSAN!




Bi urterekin gure gorputza da inguratzen gaituen mundu fisikoa eta esperientzien mundua esploratzeko abiapuntua. Horixe da gure garapenerako eta ikasteko prozesuaren oinarria. Guk esan eta egin!! Ikusi, ikusi bideoa!