LH 1. mailakoak, egin dugu lehenengo bidaia, Dinosauroen garaira. Ikusi zenbat ikasi dugun eta nolako maketak egin ditugun elkarlanean.
2011(e)ko abenduaren 22(a), osteguna
2011(e)ko abenduaren 19(a), astelehena
BOGA, BOGA MARINELA!
Kaixo denei!
Gabonetako zurrunbiloak harrapatu baino lehen, azken hilabetean ikusi eta ikasi dugun guztia erakutsi nahi dizuegu. Baleak ez, baina marrazoak ikusi genituen Donostiako Aquariumean. Oso ondo pasa genuen. Hala ere arrantzale bizitza gogorra dela eta bale bila oso urruti joan behar dugunez, pirata bihurtzea pentsatu dugu. Abestiak dioen bezala piraten bizitza onena delako!
Muxuak denei eta ondo pasa oporrak! (turroi asko jan, e?)
2011(e)ko abenduaren 7(a), asteazkena
LH 1. maila bidaiatzeko prest.
LH 1.mailako ikasleek, Denboraren makinak egin dituzte leku askotara bidaiatzeko eta gauza berriak ikasteko.
2011(e)ko azaroaren 23(a), asteazkena
Udazkeneko fruituak (merendola)
Haurrek etxetik ekarritako fruitu lehorrekin, "merendola" bat antolatu genuen. Fruituen izenak ikasi, txikitu eta jaten hasi ginen. Argazkitan ikusten duzuen bezala, papurrik ez zen gelditu. Bai goxua zegoela!!
2011(e)ko azaroaren 18(a), ostirala
ERDI AROKO ANDOAIN IKUSTEN
Erdi Aroko gaiari amaiera emateko, lehengo astean Andoainen dauden Erdi Aroko eraikuntzak ikusten aritu ginen: Sagarmendi, Berrozpe, Jauregi baserria eta Isturitzaga jauregia. Ba al zenekiten gaur egungo Jauregi baserria Erdi Aroan Leizaur dorretxea izan zela? Eta Sagarmendin eta Berrozpen gezi leihoak daudela? Hori guztia eta gehiago ikusi eta ikasi genituen guk lehengo astean.
Asko ikasteaz gain parkean ere ibili ginen eguraldi zoragarria izan genuela aprobetxatuz!
Adi adi egon, laster beste irteera bat dugunez, berriz ere hemen izango gara eta!
Muxuak denei
Asko ikasteaz gain parkean ere ibili ginen eguraldi zoragarria izan genuela aprobetxatuz!
Adi adi egon, laster beste irteera bat dugunez, berriz ere hemen izango gara eta!
Muxuak denei
2011(e)ko azaroaren 9(a), asteazkena
OTEIZA BEZALA LAN EGITEN
Kaixo lagunok:
Oraingo honetan, klarionaren ordez pintzak erabili ditugu artelan polit hauek egiteko. Artista batzuk gara!
Oraingo honetan, klarionaren ordez pintzak erabili ditugu artelan polit hauek egiteko. Artista batzuk gara!
2011(e)ko azaroaren 8(a), asteartea
ETXE EZBERDINAK IKUSTEN
Kaixoo berriro ere!!
Oraingo honetan etxe mota ezberdinak lantzen ari gara eta gure herriko kaleak ikustera atera ginen ea zer ikusten genuen. Gure herrian etxe ezberdin asko daudela konturatu ginen: batzuk altuak dira, beste batzuk bajuak, eraikuntza batzuetan jendea bizi da eta beste batzuetan ez…
Herriko plaza ere ikusi genuen eta bertako udaletxea, eliza…
Asko ikasi genuen eta ostiral arratsalde polita pasa genuen lagun guztiak elkarrekin!
2011(e)ko urriaren 20(a), osteguna
GURE BASOA
Kaixo lagunok:
4 urteko ikasleak Agustin Ibarrola famatuaren artelana landu dugu eta Txirritxek eskatutako makilekin guk ere gure basoa egin dugu. Makilak koloreetan eta oso politak margotu ditugu. Ikusi nahi badituzue, gure gela kanpoan jarri ditugu. Ez dakizue zein gustora egin dugun!

2011(e)ko irailaren 27(a), asteartea
IKASTOLA HANDIRA BISITAN
Kaixoo lagunok!!
Ikasturte berriarekin batera, hasi gara gu ere lanean. Gai honetan ikastola eta bertako materiala eta gela ezberdinak ikasten ari garenez, gure ikastola handia bisitatzera joan ginen. Andereñok esan zigun handiak egiten garenean gu ere bertan ibiliko garela. Gela ezberdin asko ezagutu genituen: idazkaritza, fotokopiak ateratzeko gela, liburutegia, laborategia, teknologia gela...Hamaiketakoa ere bertan jan genuen. Ez dakizue zein goiz polita pasa genuen!!
Beno, besterik ez. Hurrengo batean etorriko gara kontu gehiagorekin!

2011(e)ko martxoaren 31(a), osteguna
PIZZA GOXOA
HH 4 urteko ikasleak ikastolako sukaldean sartu dira eta pizza goxoak prestatu dituzte. Horretarako pizzaren oinarria, tomatea, urdai goxoa eta gazta erabili dituzte. Bai goxoa! Bai erraz ikasi dutela pizzak egiten! Ummmm!
2011(e)ko martxoaren 18(a), ostirala
DANTZALEKUAN!!
Kaixo lagunok!
LH 2.mailako ikasleek, animali ezberdinen maskarak txukun-txukun margotu ondoren, hauek jantzi eta dantzari ekin genion..zeinen erritmo bikaina dugun!!
LH 2.mailako ikasleek, animali ezberdinen maskarak txukun-txukun margotu ondoren, hauek jantzi eta dantzari ekin genion..zeinen erritmo bikaina dugun!!
OLINPIADAK
1. mailakoek Grezia gaiari bukaera emateko eta ostegun gizenean egindako festa handiari jarraipena emateko, ostiralean Olinpiadak ospatu genituen. Antortxa eraman genuen gelatik patioraino, hantxe jarri genuen eta sua piztua egon zen olinpiadak iraun zuten bitartean. Maratoia egin genuen, lokotxetan aritu ginen, zaku lasterketan, disko jaurtiketan eta baita luzera jauzian ere!
Zein kirolari bikainak garen e! Bukaeran garaipena parte hartzea denez, denek olibondoko koroa jaso genuen, Aintzinako greziarren antzera.
Zein kirolari bikainak garen e! Bukaeran garaipena parte hartzea denez, denek olibondoko koroa jaso genuen, Aintzinako greziarren antzera.
2011(e)ko martxoaren 11(a), ostirala
EDABE MAGIKOA
4 urteko geletako ikasleek edabe magikoak egin ditugu. Horretarako 2 litro esne, 6 arrautza eta txokolate hautsak erabili ditugu. Aze edabea egin dugun, baina magikoa izateko hitz magikoak eta keinuak gehitu behar izan dizkiogu. Honela, lan asko egiteko laguntza eta behar dugun indarra emango digu hemendik aurrera. IKIMILIKILIKLIP!
2011(e)ko otsailaren 9(a), asteazkena
MAZEDONIA PRESTATZEN
Ez dakizue 3 urteko haurrek nolako mazedonia goxoa prestatu duten! Horretarako hiru fruta mota desberdin erabili dituzte: sagarrak, mandarinak eta platanoak. Mazedonia mundialak prestatu eta jan dituzte!
AZOKA IKUSTERA!
Kaixo lagunok:
Gai honetan janariak lantzen ari garenez azokara joan gara fruta eta barazki ezberdinak ezagutzera. Ez dakizue zein ondo pasa genuen eta zenbat ikasi genuen. Barazki eta fruten postu ezberdinak ikusi ditugu.
Gainera sagarra, platanoa eta mandarina erosi genituen eta hamaiketakoan jan genituen. Ummm....zein goxoak zeuden!

2011(e)ko urtarrilaren 28(a), ostirala
Bodegoiak marrazten
Kaixo lagunok!
Oraingo honetan, lan eta lan gabiltza elikadura osasuntsu bat zein den ikasteko asmoz. Gaur ostirala, eskulanak egiteko eguna izaten da eta aitzaki ederra izan dugu gaiarekin lotuta Bodegoi batzuk marrazteko. Zeinen artistak garen!

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)