Txanelako 4.gaia , HAMAR, BEDERATZI, ZORTZI, ZAZPI,SEI....! bukatzen ari garenez, zer hobe Eureka Zientzi Museoa bisitatzea baino!
Planetariumen izan ginen eta kartoizko suzirian sartuta gure Eguzki sistema gertutik ikusi ahal izan genuen. Zirragagarria!
Animalia-n sartu ginen. Animali basati eta arriskutsuak ikusi eta ikutu ahal
izan genituen bertako gidarien laguntzaz. Hasieran beldur pixkat ematen ziguten
arren berehala ausartu ginen laztantxo batzuk egitera suge zein beste narrasti
batzuei.
Gero museoko txoko guztiak miatzeko denbora izan genuen, zentzumenen aretoa, elektrizitatearena, giza gorputzarena.......
2017(e)ko urtarrilaren 30(a), astelehena
AITON-AMONEKIN JOLASEAN
Lehengo ostiralean gure geletako hiru aiton-amona etorri ziren gu bisitatzea.
Beraiek txikitan zertan eta nola jolasten ziren esplikatu ziguten eta baita beraien garaiko jostailuak ekarri ere!
Azkenean denok jolaslekura atera ginen ekarritako jostailuekin eta esplikatutako jolas batzuk praktikatzera.
Oso interesantea izan zen esperientzia!
Mila esker aiton-amona zuen esperientziak gurekin partetzeagatik!
2017(e)ko urtarrilaren 27(a), ostirala
LEKALE, ARTOBURU ETA LURRAREKIN SALTSAN!
Bi urterekin gure gorputza da inguratzen gaituen mundu
fisikoa eta esperientzien mundua esploratzeko abiapuntua. Horixe da gure
garapenerako eta ikasteko prozesuaren oinarria. Guk esan eta egin!! Ikusi, ikusi bideoa!
2017(e)ko urtarrilaren 26(a), osteguna
2017(e)ko urtarrilaren 23(a), astelehena
BERRITZAILEAK BETI
Haur Hezkuntzan haurraren ongizatea eta erritmoa errespetatzen dugu,haurra baita bere garapenaren protagonista!
2017(e)ko urtarrilaren 18(a), asteazkena
OPARIEKIN DISFRUTATZEN!!
Gabonetako oporretatik bueltan sorpresa polita topatu genuen HHko 5 urtekoen geletan: Olentzeroren oparia!!
Izan ere, oporren aurretik, “nahi duzuna ekarri” esanez mezua idatzi genion guztiok Olentzerori. Eta gero, Mari Domingiri eman.
Eta Olentzerok bai jakin!! Asmatu du bai, gustukoak ditugun gauzak ekartzen!!
Jolaserako eta lagunartean gustura aritzeko primerako opariak ekarri dizkigu. Eskerrik asko!!
2017(e)ko urtarrilaren 13(a), ostirala
2017(e)ko urtarrilaren 11(a), asteazkena
MARRUBITXO BIXITATUZ KRISTINA ENEAN
Ezagutzen al duzue Marrubitxo? Guk bai !
Aurreko batean Kristina Enea parkera joan ginen eta parkea erakutsi eta bere lagunak aurkeztu zizkigun.
Zuhaitzak, hostoak, zelaiak eta paumak ere bai !!!
Izugarri gozatu genuen bertako paisaiaz eta Marrubitxok kontatutako istoriekin.
Ea noiz egiten dugun berriz beste irteera bat!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)