2013(e)ko azaroaren 29(a), ostirala

NOR NAIZ?

Urduritasuna, beldurrak, pozak, haserrealdiak, emozioak… ba bai, txikitxoenek ere izaten ditugu halako sentipenak.

Zorionez, gure andereƱoek, edozein egunetan ematen digute gelako mozorro kutxan dauden trapu zein pitxiekin jolasean aritzeko aukera. Izan ere, horiek izugarri laguntzen digute gure emozioak, sentimenduak eta beharrak adierazten. Horretarako oso baliogarria baita jolas dramatikoa; esatera ausartzen ez garen hori adieraziko dugu mozorro bat jartze hutsarekin. Une batez beste norbaiten larruan sentitzeak horretarako askatasuna ematen digu.

Mozorrotzea pertsonaiekin eta haiek errepresentatzen dutenarekin jolastea da. Mozorrotzea une batez amatxo, pirata, pailazo bihurtzea da; norbera unean-unean goxatuko duen istorio propioa sortzea.



 

2013(e)ko azaroaren 20(a), asteazkena

HOSTO-DANTZA





Haizea dabil faran-faran, zuhaitzak oker hostoak hegan.

Ateak kriskiti ateak kraskata, kristalak klink kristalak klank.

Haizea eta haizea, UDAZKENEAN.


HH5 ANTZERKIAK: ARTZAIN GEZURTIA


 Inaxio mendian ardiak zaintzen
gezurra besterik ez du kontatzen.
Otso beltz bat dator! Ardiak dar-dar
"Lagundu, mesedez, zatozte azkar!".







Non gorde ote zen otso maltzurra?
Mendira joan eta dena gezurra.
Txantxetan jardueta ez da bidea,
egia esatea askoz hobea.









Behin eta berriro txantxa berdinak.
Arren, isil zaitez, artzain zikina!
Otsoa hor dator ilunabarrez,
artzainaren deiek erantzunik ez.







Lehen mendiko jabe, gaur ardirik ez;
 sufritzen bizi da lagunik gabe.
Txantxetan jardutea ez da bidea,
egia esatea askoz hobea.
Bai, bai.



2013(e)ko azaroaren 15(a), ostirala

ERDI AROTIK GAUR EGUNERAINO



Kaixo familia!

Hemen gatoz berriz ere gure kontu eta irteeren berri emateko asmoz. Erdi Aroa benetan garai interesgarria iruditu zaigu,  garaiko gaztelu, jauregi, dorretxe eta bizimoduarekin txundituta geratu gara gainera.

Gure herriari buruz ere pila bat gauza ikasi ditugu, noiz sortu zen eta gu jaio baino urtetxo batzuk lehenago nolakoa zen esaterako. Baina gehien harritu gaituen kontuetako bat aintzinina bi herri zirela izan da! Zuek ba al zenekiten?  Informazio gehiago nahi izanez gero sakatu hemen.

Herritik zehar dorretxe eta jauregi garrantzitsuenak ikusiz egin genuen bueltatxoaren pare bat argazki jarri dizkizuegu behean.

Laster arte ta ondo izan!





2013(e)ko azaroaren 6(a), asteazkena

UDAZKENEKO FRUTAK JATEN

Etxetik gelara udazkeneko frutak ekarri eta guztien artean jan ditugu tripak ederki betez.


INTXAURREKIN LANEAN

Intxaurra azalak erabiliz eskulan dotoreak egin ditugu. Perretxiku, dortoka eta itsasontzi ikusgarriak. Gu gara artistak gu!



UDAZKENA IRITSI DA


Udazkena gure geletara ere iritsi da. Gauza ugari egin ditugu, eta horien artean, gelako zuhaitzak apaindu ditugu.


Ostadarra ere egin dugu. Ikusi zeinen artelan polita!


2013(e)ko azaroaren 5(a), asteartea

UDAZKEN KOLORETAN...

 Kaixo lagunok!

Eguraldia petraltzen ari dela dirudien honetan 'Udazkeneko erakusketa' egin berri dugu HH 5 urteko ikasleok. Joan den ostiralean, gelak dotore dotore apaindu eta etxekoen bisita jaso genuen!

Bertan ikusi ahal izan zuten gai honetan zehar egin dugun lan guztia: udazkeneko irudiak koloreztatu, hostoak biltzera joan, hostoak tenperaz margotu eta estanpazioak egin, plastilinazko perretxikoak sortu...


Udazkena izan dugu hizpide azken hilabetean eta etxetik ere urtaro honekin lotutako hamaika gauza ekarri ditugu. Bereziki garai honetako fruitu eta jakiak: gaztainak, urrak, intxaurrak, almendrak, kalabazak, mizpirak, perretxikoak, piperrak, sagarrak, hainbat zaporetako mermeladak...






Oso gustura aritu gara eta lan asko egin badugu ere oso pozik gaude emaitzarekin. Gainera izugarri ikasi dugu! 

Orain buru-belarri gabiltza antzerkia prestatzen. Segituan izango duzue berriro gure berri, ondo ondo izan eta laster arte lagunak!

2013(e)ko azaroaren 4(a), astelehena

BUELTATXO POLITA EGIN DUGU!




Kaixo familia!

Ikusten duzuen bezala HH 3 urtekoak aurten lehenengo aldiz bueltatxo bat ematera atera gara.





Orain arte ikastolako txoko guztiak ezagutu ditugu eta bagenuen kanpora irteteko gogoa. AndereƱoak esan zigun kalean txintxo eta binaka ibiltzen ikasi behar dugula eta argazkietan ikus dezakezuen bezala halaxe egin genuen.






Gainera, ikastola inguruko bazterrak oso erakargarriak daude, zuhaitzen koloreak aldatzen hasi dira, lurra hostoz betetzen hasi da, eguraldia frexkatzen ari da...






Berriz ere kalera ateratzeko irrikitan gaude!!!