Jostun lanetan ere aritu dira gure neska-mutilak. Zazpi Antxumeen ipuinean erabat murgildurik, otsoari guk ere tripa josi diogu! Ixil ixilik noski, esnatu egingo da bestela!
2015(e)ko urriaren 28(a), asteazkena
NAIELEN OSTADARRA eta JOSTUNAK
HH4 geletako haurrak, Agustin Ibarrolaren antzera, artistak bihurtu zaizkigu. Gurasoen laguntzarekin batera, beraiek izan baitira makilak ekarri dituztenak, Ikastolan GURE OSTADARRA egin dugu. Gustura ibili dira beraien makilak apaintzen. Ikusi ikusi ondorengo argazkiak!
2015(e)ko urriaren 22(a), osteguna
LH 1. maila bidaiatzeko prest!
Lehen Hezkuntza 1. mailako ikasleek
“Denboraren makinak” asmatu ditugu taldean modu kooperatiboan eta baita marraztu ere.
Lana banatu eta guztien iritziak
ematen eta entzuten aritu gara. Ideiak ez dira falta izan eta sormena
nabarmenki azaldu da emaitzetan.
Gure makinak denbora eta espazioan zehar bidaiatzeko dira. Makina koloretsuak, hegalariak, zurrunbilo eta tximista bezain azkarrak.
Prest gaude, Maddalen, Fermin, Urdintxo eta Poxekin batera han eta hemen bidaiatzeko.
Bat, bi eta hiruuu…………..bagoaaaaazzzzzzzzzz!!!!!!!!!
Gure makinak denbora eta espazioan zehar bidaiatzeko dira. Makina koloretsuak, hegalariak, zurrunbilo eta tximista bezain azkarrak.
Prest gaude, Maddalen, Fermin, Urdintxo eta Poxekin batera han eta hemen bidaiatzeko.
Bat, bi eta hiruuu…………..bagoaaaaazzzzzzzzzz!!!!!!!!!
2015(e)ko urriaren 15(a), osteguna
2015(e)ko urriaren 14(a), asteazkena
ZEIN HANDIAK EGIN GAREN!!!
Ikasturte hasiera honetan "Zein txikia jaio nintzen" gaiarekin aritu gara eta zein handiak egin garen jabetu gara. Familia mota ezberdinak egon daitezkeela ikasi dugu, bikoak, hirukoak, zazpikoak...eta horren adierazgarri plastilinazko gura familiak.
Honetaz gain, gure buruaren erretratuak egin ditugu, irakasleek erdia emanda eta oso oso politak geratu direla iruditu zaigu. Ikusi argazkia...ez al da hala?
Eta gaiaren azken egunean, bixita berezi bat izan genuen. Edurne eta Sebas etorri ziren, beraien haurdunaldiaren berri ematera. Galdera pila bat egin genizkien eta pazientzia handiarekin erantzun zituzten denak. Bukaeran tripa ere ukitu genuen... Ze ondo pasa genuen!!
Muxu goxo asko denei eta hurrengora arte Kortabitarte!
2015(e)ko urriaren 13(a), asteartea
Udazken koloretan...
BARRENGORRIAK, ONDDOAK, HURRAK TA GAZTAINAK
DIRA GARAI HONETAN OPARO ETA BIKAINAK
PASEO BAT EGIN ETA GERO
SASKIA BETE BUELTATZEN GARA BERO!
ORTZADARRA HOSTOETAN IRUDIKATUA
ORBELAREN GAINEAN DABIL BASAKATUA
HEGAZTIAK BADOAZ... AI HAU PENA!
HORRELAKOA BAITA GURE UDAZKENA!
ARKUMEAK JAIOTZEN DIRA BASERRIETAN
ORDUA ALDATZEN DA GURE ORDULARIETAN
GAU LUZEAGOTAN... AMESTERA!
BAI ZORAGARRIA GURE UDAZKENA,
BAI ZORAGARRIA GURE UDAZKENA!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)